Nortzuk gara

2023an sortuta

Mendiarekiko maitasunak eta horren inguruko jarduerek elkartu gaituzten lagun-talde bat gara. Horregatik erabaki genuen Belatzgorri Mendi Kluba antolatzea eta sortzea.

Urduliz asko hazi da eta ziur gaude gu bezalako askoz ere jende gehiago dagoela mendira joateko gogoz. Eta hori guztia aurrera ateratzeko, parte hartu nahi duten guztiak gonbidatzen ditugu. Taldea zenbat eta askotarikoagoa izan, hainbat eta erakargarriagoa izango da herriari egingo diogun proposamena. Behar den bakarra da lan egiteko gogoa izatea eta naturarekiko errespetua erakustea. Ondo etorria izango da adin, sexu edo baldintza guztietako jendea.